Haurrentzako jolastoki itxura hartuko du bihar Karela kiroldegiak. Puzgarriek eta jolaserako beste hainbat materialek hartuko dute kirol kantxa, haurrek eta gaztetxoek gozatu ahal dezaten. Ohi bezala, Orioko Udalak antolatu du egitasmoa, Gabonetako egitarauaren barruan, etxeko txikienengan pentsatuz.
Haur parkea goizez zein arratsaldez egongo da zabalik, ondorengo ordutegian: 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, hain zuzen ere.