Fede topaketa egingo dute igandean, Zazpigarren Kaleak antolatuta

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 27a

Orioko San Martin ermita. (Orioko Udala)

Zazpigarren Kalea Eliza Organikoak antolatu du saioa, eta Bibliari buruz hausnartuko dute, "bizitzako gai garrantzitsuen inguruan dioenaz". Igande arratsaldean bilduko dira, 16:50ean, Herriko Plazan.

Zazpigarren Kalea Eliza Organikoak antolatuta, fede topaketa egingo dute asteburuan. Igande arratsaldean izango da saioa, hain zuzen, eta 16:50ean bilduko dira Herriko Plazan, topaketaren lekura elkarrekin joateko. 

Jakinarazi dutenez, Bibliari buruz ere hausnartuko dute, "bizitzako gai garrantzitsuen inguruan dioenaz". Informazio gehiago eskuratzeko, 688 72 29 93 zenbakira idatzi daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide