Ohorezko Mailako ligako jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko emakumezko eta gizonezko seniorrek. Etxetik kanpo aritu dira bi talde nagusiak, eta emaitza gazi-gozoak lortu dituzte.
Emakumezkoek Hernaniko jokalariak izan dituzte aurkari, eta 0-1 emaitzarekin irabazi die, sailkapen orokorrean hamabigarren postua eskuratuz. Gizonezkoek, aldiz, hutsean berdindu dute Bergararen aurka, eta sailkapenean ere hamabigarren postuan jarraitzen dute.
Bi talde nagusien hurrengo jardunaldiak datorren urtean izango dira, hain zuzen, urtarrilaren 11n, igandearekin. Emakumeek etxean jokatuko dute norgehiagoka, Lagun Onak taldearen aurka. Gizonezkoek ere etxean izango dute partida, Deustoren aurka.