Harribil dantza taldeak urteroko Gabonetako emanaldia eskaini zuen atzo iluntzean Karela kiroldegian. Hain zuzen, Herribil dantza ikuskizuna taularatu zuten, herriko hainbat eragilek osatutako emanaldia.
Oholtza gaineko kideek ez ezik, ikusleek ere ez uzten hutsik egin atzokoan, eta eguraldi txarrari aurre egiteko asmotan, asko izan ziren kiroldegira urbildu eta emanaldiaz gozatu zuten herritarrak. Urtero bezala, denen gozamenerako, dantza tradizionaletatik abiatu eta estilo modernoagoak uztartu zituzten dantzariek atzoko emanaldian.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)