Xilografia tailerra eskainiko dute bihar Etxeluzen

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 19a

Xilografia teknika. (wikipedia)

Goizeko 11:00etan hasiko da tailerra, eta haurrei nahiz helduei zuzenduta dago. Bertan, arropa, poltsak ala edozein oihal estanpatzeko aukera egongo da. 

Gabonak iristear dira, eta eskuz egindako opariren bat egin nahi dutenentzako, xilografia tailerra eskainiko dute bihar, Etxeluze gaztetxean. Goizeko 11:00etan hasiko da tailerra, eta ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.

Hitzordua haurrei nahiz helduei zuzenduta dago, eta bertan, xafla batez gain, arropa, poltsak, kamisetak ala edozein oihal estanpatzeko aukera egongo da. Gainera, antolatzaileek aurreratu dutenez, denbora emanez gero zianotipia teknikarekin ere jolastuko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide