Orioko Herri Ikastolako DBH 3. mailako ikasleek 3x3 futbol txapelketa antolatu dute Gabonetako oporraldirako. Helburua beren ikas bidaiarako dirua biltzea da, eta horregatik, parte hartzeko pertsonako 3 euro ordaindu beharko dira. Txapelketa abenduaren 26an, ostiralarekin, egingo da, 10:30ean hasita kanpitoan, eta herriko gaztetxo guztiek edukiko dute parte hartzeko aukera.
Izena emateko epea bihar, osteguna amaituko da, Orioko Herri Ikastolan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txapelketak iraun bitartean txosna zerbitzua egongo da gune horretan bertan.