Aitortza egin diete Orioko odol emaileei udaletxean

Julene Sorarrain

Aurtengo Orioko odol emaileei egindako aitortza ekitaldia. (utzitakoa)

Guztira sei herritarrek jaso dute aitortza aurten: Klaudio Etxeberriak, Xabier Ibargurenek, Amaia Iriartek, Josune Ostolazak, Igor Manterolak eta Patxi Xabier Satrustegik, hain zuzen.

Urtero odol emaileen ekarpena aitortzeko ekitaldiak egiten dituzte herriz herri, eta Orion sei izan dira aurten omendu dituztenak. Atzo egin zuten aitortza ekitaldia, Orioko udaletxean. 

Hain justu, odola 25 aldiz eman duten Klaudio Etxeberria, Xabier Ibarguren eta Amaia Iriarte; odola 40 aldiz eman duen Josune Ostolaza; eta odola 50 bider eman duten Igor Manterola eta Patxi Xabier Satrustegi omendu dituzte aurten, eta horiek intsigniak eta oroigarriak jaso dituzte, beren ekarpena eskertzeko asmoarekin.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide