Herrio natur taldeak bihar goizean banatuko ditu Euskal Herriko zuhaitzak

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 19a

Gorostia. (Pixabay)

Postua tirolinako parkean jarriko dute. Bertan haritzak, arteak eta gorostiak banatuko dituzte, besteak beste, herritarrek Gabonetan bertako zuhaitzak oparitu ditzaten. 

Herrio natur taldeak, Orioko Udalarekin elkarlanean, Euskal Herriko zuhaitzak banatuko ditu bihar goizean. 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik postua, tirolinako parkean. Bertan haritzak, arteak edota gorostiak eskuratu ahalko dituzte herritarrek, besteak beste.

Taldeko antolatzaileek azaldu duten moduan, azokaren asmoa herritarrek Gabon hauetan bertako zuhaitzak oparitzeko aukera izatea da. Gainera, zuhaitzen banaketaz gain, antolatzaileek aditzera eman dute herritarren batek baso bat sortu nahiko balu bere lursailean edo lorategian, proiektu hori antolatzen lagunduko luketela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide