Afedegi Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak urtero egiten du herrialdeko kirol elkarteak saritzeko ekitaldia, eta aurten, arraunaren atalean, Oria Bizi elkartea saritu du. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia Donostiako Aquariumen, eta elkarteak Joseba Clavijo Gipuzkoako Arraun Federazioko presidentearen eskutik jaso zuen saria.
Oria Bizi herritarren ongizatea eta garapen pertsonala sustatzeko helburua duen elkartea da, eta antolatzaileek nabarmendu dute "arrauna era ezberdin batean ulertzeagatik, lehiaketetatik kanpo jarduteagatik eta gizarte osoari zuzenduta egiteagatik" merezi duela saria.
Horrez gain, sari banaketan azpimarratu zuten "kirol jarduera ez lehiakorraren bidez osasun fisikoa, mental eta soziala lantzea" duela helburu Oria Bizik, eta "herritarren aktibazioa eta ongizatea bultzatzen" duela "kirolaren bidez eta komunitatearen parte hartze hartzearekin".