Herrio Natur Taldeak, Orioko Udalarekin elkarlanean, Euskal Herriko zuhaitzak banatuko ditu abenduaren 20an. Goizeko 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik postua, tirolinako parkean. Bertan haritzak, arteak edota gorostiak eskuratu ahalko dituzte herritarrek, besteak beste.
Taldeko antolatzaileek azaldu duten moduan, azokaren asmoa herritarrek gabon hauetan bertako zuhaitzak oparitzeko aukera izatea da. Gainera, zuhaitzen banaketaz gain, antolatzaileek aditzera eman dute, herritarrek baso bat sortu nahi izanez gero lursail edo lorategi bat izanik, beren proiektuak antolatzen lagunduko dituztela.