Emaitza gazi-gozoak Orioko Futbol Taldeko jokalarientzat

Julene Sorarrain

Orioko Futbol Taldeko gizonezko seniorrak. (utzitakoa)

Orioko Futbol Taldeko gizonezkoek 3-0 irabazi diete etxean Tolosako jokalariei, eta emakumezkoek, berriz, 5-4 emaitzarekin galdu dute, etxetik kanpo, Debagoiena Bailara taldearen aurka.

Ohorezko Mailako ligako jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko emakumezko eta gizonezko seniorrek. Etxean aritu da gizonezkoen taldea, eta 3-0 emaitzarekin irabazi du Tolosako taldearen aurka. 

Emakumezkoak garaipenetik gertu egon diren arren, 5-4 emaitzarekin amaitu dute jardunaldia asteburuan Debagoiena Bailara taldearen aurka. Hori horrela, bai gizonezkoak baita emakumezkoak ere, hamabigarren dira sailkapen orokorrean. Emakumeen datorren jardunaldia igandean izango da, etxean, Touring K.E. taldearen aurka. Gizonezkoek ere igandean jokatuko dute hurrengo partida, etxetik kanpo, Beasaingo jokalarien aurka. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide