Gaur helduko da zinema aretoetara Gaua, Paul Urkijo Alijo zuzendariaren azken lana. Errementari eta Irati filmeen zuzendaria da Urkijo, eta aurrekoetan bezala, fantasiazko lana sortu du. Yune Nogueiras, Elena Irureta, Iñaki Irastorza eta Ane Gabarain izan ditu zinemagile gasteiztarrak bere aginduetara. Filma Sitgeseko (Herrialde Katalanak) eta Donostiako (Gipuzkoa) beldurrezko zinema jaialdietan erakutsi dute, zinema aretoetara heldu aurretik.
Gaurtik astelehenera bitartean emango dute filma Zumaiako Aita Mari aretoan, 19:30ean. Saioak euskaraz emango dira, gaztelerazko azpitituluekin. Azken saioan, astelehenekoan, Urkijo bera izango da Zumaian filma aurkezten.