Bihar jaieguna bada ere, larunbateko ohiko ordutegiarekin emango dute zerbitzua Lurraldebuseko autobusek

Juan Luis Romatet 2025ko urr. 31a, 08:00

Autobuseko aurrealdea.

Urola Kostan zerbitzua eskaintzen duten Lurraldebuseko autobusek larunbateko ordutegiarekin egingo dute lan bihar, jaieguna izanda ere. 

Santo guztien eguna ospatzen da bihar. Jaieguna da egutegian eta, berez, jaieguneko ordutegian eman beharko lukete zerbitzua Lurraldebuseko autobusek. Enpresa publikoak, baina, iragarri du Urola Kostan zerbitzua eskaintzen duten busek (UK07 UK08 UK09 UK10 UK11 lineetakoek), larunbateko ohiko ordutegian egingo dutela lan. Beraz, jaieguna izanda ere, gaueko autobus zerbitzuak mantenduko dituzte. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide