Santu Guztien Egunaren bueltan urtero antolatu ohi ditu ekintzak Zainbizi elkarteak, eta aurten, Joxe Mari Sarasolaren hitzaldia eskainiko dute. Heriotzaren taupadak izena jarri diote, eta igande honetan izango da, 11:00etan hasita, Arraunetxeko aretoan.
Sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua duela azaldu dute, eta tokia gorde daitekeela honako telefono zenbakira deituta: 613 02 36 18.