Joxean Pascualek eta Karmele Murok kontzertua eskainiko dute azaroaren 21ean

Onintza Lete Arrieta

Orioko parrokiako organoa.

36. Gipuzkoako Organoak Zikloaren barruko emanaldia da eta Bariko San Nikolas parrokian eskainiko dute, iluntzean. Organo jolea da Pascual, eta abeslaria, Muro.

36. Gipuzkoako Organoak Zikloaren barruan hainbat kontzertu antolatu dituzte herrialdean zehar, horietako bat Orion. Herriko hitzordua Bariko San Nikolas parrokian izango da, azaroaren 21ean, ostiralarekin, 20:00etan hasita.

Joxean Pascualek organo kontzertua eskainiko du, eta Karmele Muro sopranoak aberastuko du saioa bere ahotsarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide