Sara Azurza musikagile donostiarrak Hiri ilunen umeak diskoa aurkeztu zuen udaberrian, eta azaroaren 1ean Orion emango du kontzertua, lan horretako doinuak eta bere ibilbideko kanta ezagunak eskaintzen. Emanaldia 21:00etan hasiko da, kultur etxean, eta sarrerak turismo bulegoan daude salgai dagoeneko, 5 euroren truke.
Azurzak Iker Lauroba, Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley musikagile eta taldeekin abitau zuen bere ibilbidea. 2018an aurkeztu zuen bere bakarkako lehen lana, Theorein, euskaraz eta ingelesez sortutako bost kantarekin.
2025ean, aldiz, indie-soul elektronikoaren eraginak islatzen dituen Hiri ilunen umeak lan berria aurkeztu zuen. Kasu honetan, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako zortzi abesti biltzen ditu diskoak, eta kezka eragiten dioten gaiak ditu hizpide.