Zarauzko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute Orion, gaur arratsalderako

Julene Sorarrain 2025ko urr. 18a, 10:00

Hainbat lagun Barakaldoko hilketa matxista salatzeko egindako elkarretaratzean. (Orioko Mugimendu Feminista)

Orioko Mugimendu Feministak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 17:00etan, Herriko Plazan, Zarauzko hilketa matxista gaitzesteko. 

Orioko Mugimendu Feministak ere bat egin du Zarauzko hilketa matxistaren salaketarekin, eta elkarretaratzea egingo dute gaur, larunbatez, Herriko Plazan, 17:00etan hasita, Aski da! lelopean. Mugimendu Feministak herritar guztiak animatu ditu hitzorduan parte hartzera. 

53 urteko emakume bat hiltzea leporatuta, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteazkenean Ertzaintzak Zarautzen. Hilketa matxista gaitzesteko, Zarauzko Udalak eta herriko eragileek elkarretaratzea eta manifestazioa egin zituzten atzo iluntzean, Zarautzen. Eskualdeko herrietan ere egin zituzten protestak, tartean Aian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide