Orio Eragin eskubaloi taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain 2025eko urriaren 17a

Orio Eragin Zipri kadeteak. (Julene Sorarrain)

Orio Eragin taldeko jokalariek zenbait partida jokatuko dituzte asteburu honetan, etxean nahiz kanpoan. Etxekoak Karela kiroldegian izango dira.

Hona hemen asteburuko eskubaloi partiden zerrenda:

Urriak 18, larunbata

  • 10:30. Kalefit Orio Eragin - Aiala Zarautz. 
  • 12:30. Saieko Mimai - Sinergia Orio Eragin (La Salle Donostia).
  • 16:30. Urduliz Berango - Zuhegan Orio Eragin. 

Urriak 19, igandea

  • 09:45. Gran Camping Zarautz - Atxega Sukia Orio Eragin (Aritzbatalde kiroldegia).
  • 10:30. Boga Boga Orio Eragin - Lana Aloña Mendi. 
  • 11:15. Gran Camping Zarautz - Dhemen Zipri Orio Eragin (Aritzbatalde kiroldegia).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide