Behoria Garbia egitasmoak "485 pertsona inguru" bildu ditu asteburuan

Julene Sorarrain 2025ko ira. 30a, 09:00

"Arrakasta biribila" izan du beste behin Orioko itsasadarrean egin den Behoria Garbia egitasmoak. Aurten ia 500 parte hartzaile bildu ditu jarduerak, komunitateak " iraunkortasunarekiko duen konpromisoa" agerian utziz.

Joan den larunbatean Orioko itsasadarra ekoturismo eta ekonomia urdinaren elkargune bihurtu zen Behoria Garbia ekitaldiarekin. Hain zuzen ere, jasangarritasunarekin eta ingurumenaren babesarekin konprometitutako egitasmoak 485 pertsona inguru bildu zituen asteburuan zehar. "Ekitaldi hau erreferente gisa finkatu da Gipuzkoan, eta parte hartzaileen, elkarteen eta enpresa laguntzaileen inplikazio handiagatik nabarmendu zen", esan dute egitasmoko arduradunek.

Gainera, beste ehunka lagunek Zero Waste azokaz eta programatutako kontzertuaz ere gozatu zuten. Hori ez ezik, adin ezberdinetako parte hartzaileak izan ziren bertan, "publiko guztientzat diseinatutako ekitaldiaren inklusioa eta ikuspegi familiarra" islatuz. Hala, jarduerak egiteko giro ezin hobean, komunitateak "iraunkortasunarekiko duen konpromisoa" agerian utzi zuela azpimarratu dute antolatzaileek. 

Argazkiak: Begi Bistan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide