Begi Bistanek antolatuta, datorren irailaren 27an Orioko itsasadarrak Behoria Garbia ekimenaren edizio berri bat hartuko du. Jardunaldi honen helburua ez da ingurune naturalak babestearen eta biziberritzearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea, ingurumenarekin konprometitutako jarduera jasangarrien bidez.
Behoria Garbiak turismo aktiboko jarduerak ingurumen hezkuntzarekin eta ekonomia zirkularraren eta ekonomia urdinaren praktikekin konbinatu nahi ditu. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dituzte egun osoan zehar herritar guztieei zuzenduta:
- Itsasadarreko hondakinen bilketa: parte hartzaileek itsasadarra kayakean zeharkatzeko aukera izango dute, ur gaineko eta ibaiertzetan utzitako hondakinak garbitzen laguntzen duten bitartean. Goizeko 11:00etan abiatuko dira Arraunetxetik, eta desgaitasunen bat dutenentzat ibilbide egokitua egongo da. Jarduera honek parte hartzaile bakoitzeko kostu bat izango du. Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea.
- Kolillatoia Antillan: Antilla hondartzan zigarro mutxikinak jasoko dituzte, hondartzako hondakin ohikoenetako bat, itsasoa babesten duen Surfrider GKEarekin lankidetzan. 12:00etan egingo dute ekintza, Mola Mola parean. Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea.
- Bisita gidatuak eta itsasontziko ibilaldiak: ibilbide gidatuak eskainiko dituzte Orioko itsas eta kultur historia ezagutzeko. Ibilbide horiei esker, parte hartzaileek itsasadarrak eskualdean izan duen eragin historikoa ezagutu ahal izango dute, baita ibaiaren kontserbaziorako egungo erronkak ere. Euskarazko saioa 11:00etan izango da; gaztelerazkoa, berriz, 12:30ean, Arraunetxetik abiatuta. Arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara bitartean, 20 minutuko itsasaldiak egingo dituzte, Herriko Plazatik abiatuta. Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea.
- Zero Waste azoka: kontsumo arduratsua eta lokala sustatzeko asmoarekin, produktu ekologikoak eta tokiko ekoizpenekoak saltzeko gune bat zabalduko dute. Merkatu hau Zero Waste filosofiaren barruan kokatzen da, eta kontsumo jasangarriko alternatiben inguruan kontzientziatzea da helburua. Herriko Plazan zabalduko dute, 17:00etatik 21:00etara.
- Tailerrak eta kultur jarduerak: plastikoen murrizketa eta hondakinek ozeanoetan duten inpaktua bezalako gaiei buruzko tailerrak eskainiko dituzte, 17:00etatik 21:00etara, Herriko Plazan. Saioak helduei nahiz haurrei zuzendauta daude.
Irisgarritasuna eta izen-ematea
Parte hartu nahi dutenentzat, garraio publikoaren bidez erabat irisgarria izango da ekitaldia, eta joan-etorrien "ingurumen inpaktua" murrizten lagunduko du. Jardueretarako izen-emateak irekita daude ekitaldiaren egunera arte, eta kostu sinbolikoa dute: materiala eta jardueretarako sarbidea.
Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko, antolatzaileekin harremanetan jarri daiteke 654 980 067 zenbakira deituta edota info@begi-bistan.com helbidera idatzita.