Tracy Chapmanen biniloa jira eta bira ari da, Mountains O' Things kantua ari da erreproduzitzen: "(...) Consume more than you need/This is the dream/Make you pauper/or make you queen".
Toloñoko mendilerroa atzean utzi dut. Arrastoa eta haren dimentsioa, ordea, presente ditut egunero. Naturaren handitasunak uzten duen zigilua. Argazkiaren egileak bidali didan irudia dut begien parean oraintxe.
Mendiak izate batean uzten dituen aztarnak ez du preziotik, dena du emoziotik. Finean, kantuan aipatzen den pauper izatetik.
Datu kuriosoa, Luisek bidean bertan esaldi ironiko hau topatu zuen: "Era tan pobre tan pobre, que sólo tenía dinero". Horra hor dilema.