Orioko Muskuilu Harri elkarteak antolatuta, arrain txikien lehiaketa jokatuko dute asteburu honetan. Hain zuzen ere, ostiralean izango da hitzordua, goizeko 09:00etatik 13:00etara bitartean. Aurten guztira 19 ontzi uretaratuko dira, eta Mollarri eta Igeldo artean egin beharko dute arrantza.
Larunbatean, aldiz, Ibai Paredesen Oroimenezko Urpeko Arrantza Lehiaketa jokatuko dute, Zarauzko Urpekoak elkartearekin elkarlanean antolatuta. Guztira 24 parte hartzaile izango dira kategoria horretan, eta hauek ere 09:00etatik 13:00etara bitartean arrantzatu beharko dute.
13:00etan aurkeztuko dute goizean arrantzatutakoa, eta jarraian, pisaketa egingo dute, txapelketako irabazleak zehazteko. Garaikurrak banatu ondoren, bazkaria eskainiko zaie parte hartzaile guztiei Orioko kirol portuan.