Herriko parrillak kalera ateratzeko festa egingo dute urriaren 4an

Onintza Lete Arrieta 2025ko uzt. 22a, 10:42

Parrillan jana erretzen. (Pixabay)

Orioko Udalak gaur eman du berria, baina esan du xehetasunak irailean jakinaraziko dituela.

Uztailean ospatu izan da Orion Bisigu Festa azken urteetan, baina aurtengo maiatzean Orioko Udalak eta parrilleroek iragarri zuten aurten ez zutela egitasmo hori egingo "festa hori egiteko baldintzarik ez zegoela ondorioztatuta". Udalak lan-mahai bat osatu zuen gaia aztertzeko, eta "hartu dituen neurri guztiak mahai horretan eztabaidatu dira aurrena, gero adostasunez erabakitzeko", azaldu du.

Lan-mahaiak lanean segitu du orduz geroztik, eta proposamen berri bat egin du "gure ondare gastronomikoa modu jasangarrian ezagutarazi eta transmititzeko". Xehetasunak irailean emango ditu udalak, baina festa berri horrek badu data zehatza: urriaren 4a, larunbata.

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide