Aiako festak 2025

Zortzi harri jasotzaile ariko dira nor baino nor Santio Egunean Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2025ko uzt. 21a, 11:43

Udane Ostolaza, iazko abenduan, harri jasotzen. (Ibon Errazu)

Santio jaietan murgiltzean dira Santio Errekan, eta ostiral honetan, Santio Eguna, jokatuko dute emzkumezkoen txapelketa.

Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketan zortzi harri jasotzaile ariko dira nor baino nor lehian ostiral honetan Aiako Santio Erreka auzoan. Izan ere, Santio jaien barruan antolatu dute ekitaldia, eta Santio Egunez jokatuko dute, 12:30ean hasita.

Zortzi kirolarien artean etxekoak ere badira, Elene eta Udane Ostolaza ahizpa oriotarrek parte hartuko baitute. Honakoak dira gainerako sei kirolariak: Goizeder Abendibar, Olaia Esnaola, Maddi Gesalaga, Malen Morandeira, Lierni Osa eta Ainitze Zumeta.

Egun horretako festetako egitarauan askotariko ekintzak izango dira auzoan:

  • 10:30. Meza.
  • Ondoren, zaharren hamaiketakoa.
  • 12:30. Herriko kirolak: emakumezkoen Harri Txiki txapelketa.
  • 16:30-19:30. Puzgarriak frontoian.
  • 19:00. Hamarru elektrotxaranga geltokitik hasita.
  • 23:00. Bide Batez taldearekin erromeria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide