Urarekin jolasean ibili dira gaur Txurrumuskiko haurrak herrian zehar

Aiora Arriola 2025ko uzt. 16a, 15:00

Eguraldia eta tenperatua beroa aprobetxatuz, uretan blai amaitu dute Txurrumuskiko haurrek herriko txoko ezberdinetan barrena.

Ur eske ibili dira goizean Txurrumuski Aisialdia Elkarteko haurrak herrian zehar. Goizeko 11:00etatik aurrera, “bota ura, bota ura!” besterik ez zen zen entzuten herrian zehar, eta, balkoi eta saltoki eta tabernetatik urez goraino beteta zeuden baldeak botaz ibili dira bizilagunak. Freskuran amaitu dute goiz eguzkitsua etxeko txikiek.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide