Mola Market azokaren bosgarren edizioa egiten ari dira Antilla hondartzako berdegunean, eta askotariko artisau lanak eta zuzeneko musika uztartu ditu hitzorduak.
Aurten guztira 40 postutik gora jarri dituzte, eta gerturatzen direnek askotariko artisau produktuak erosi ahalko dituzte, hala nola zeramika, bitxiak, diskoak edota bigarren eskuko arropa.
Arratsaldetik aurrera, musika izango da festako protagonista. 16:00etan hasita, Caribefunk bikoteak beren jaioterriko doinu alaiak eta dantzagarriak eskainiko ditu. Bikotearen ostean, Smile talde getxotarrak hartuko du erreleboa. 18:00etan hasiko dute emanaldia, eta bertaratzen direnek beren azken abestiak entzuteko aukera izango dute.
Ospakizunari amaiera emateko, house, tech edota afro doinuak jartzen arituko da Esku DJa, herritarrak dantzan egiteaz nekatzen diren arte.