Mola Mola tabernak eskaintza zabala dakar astebururako

Julene Sorarrain 2025ko eka. 20a, 09:30

Mola Mola taberna.

Gaur hasi eta igandera arte, hainbat izango dira hondartzako taberna girotzen arituko diren musikariak: Revolutionarybrothers, Jamm, Javier Sun eta Druli Records.

Eguraldi onaren etorrerarekin batera, Mola Mola hondartzako tabernak dagoeneko martxan jarri du udako musika eskaintza. Hala, asteburu honetan ere proposamen zabalarekin datoz, izan ere, lau musikari izango dira gaurtik igandera tabernako terraza alaitzen.

Gaur, ostirala, Revolutionarybrothers anaien DJ saioak emango dio hasiera asteburuari. Reggae doinuak jorratzen ditu bikoteak, eta 19:00etan hasiko dute saioa. Bihar, Jamm abeslariaren txanda izango da, eta "ondo pasatzeko" musika joko du, 19:00etan.

Igande goizean Javier Sunen emanaldiak girotuko du eguerdiko bermuta, eta arratsaldean, berriz, Druli Recordsen cumbia eta reggae doinuek dantzatuz emango diote amaiera egunari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide