Herrio Natur Taldeak landare inbaditzaileak auzolanean kentzeko ekimena antolatu du igande honetarako. Goizeko 10:30ean elkartuko dira kanpineko sarrera parean, eta elkarrekin ariko dira lanean. Hara bizikleta eramatea eskatu dute batetik bestera errazago mugitzeko, eta baita eskularruak ere, eskuak babesteko. Lorezaintzakoak nahiz elurretakoak izan daitezke horiek.
Lanak amaituta, 12:30ean elkarrekin mokadua hartuz amaituko dute jarduera.