Txurrumuskik irteera antolatu du ohe elastikoen parkera LH3tik LH6ko ikasleentzat

Julene Sorarrain 2025ko mai. 28a, 10:30

Bilboko JumpYard parkea. (Utzitakoa)

Ekainaren 15ean egingo dute irteera Bilboko JumpYard ohe elastikoen parkera, eta bertan bazkalduko dute. Ekintza LH3tik LH6ra bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta izena emateko epea larunbat honetan zabalduko dute.

Txurrumuski Aisialdi Elkarteak beste irteera bat antolatu du Bilboko JumpYard ohe elastikoen parkera, herriko gaztetxoentzat. Oraingoan, LH3tik LH6ra bitarteko ikasleei egongo da zuzenduta jarduera, eta parte hartzeko galdetegi hau bete eta 30 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko epea maiatzaren 31n zabalduko dute, eta irteera, aldiz, ekainaren 15ean izango da.

Bestalde, plazak mugatuak izango dira, beraz plaza kopurua baina gazte gehiagok emango balute izena, zozketa bidez erabakiko dira parte-hartzaileak. Zozketa maiatzaren 16an egingo dute, eta baieztapen mezua arratsalde bertan jasoko lukete galdetegian jarritako telefono zenbakiari dagokion WhatsApp mezu baten bitartez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide