Haur eta helduentzako ipuin kontaketa saioa antolatu dute LGTBIQ+ gaia lantzeko

Onintza Lete Arrieta

Mireia Delgado ipuin kontalari bizkaitarra.

Hezkidetza Mahaiak antolatu du emanaldia, eta Pilliku plazan izango da ostiral arratsaldean. Marrubiak basoan izeneko saioa eskainiko du bertan Mireia Delgado ipuin kontalariak.

LGTBIQ+ gaia lantzeko ekintzen barruan, 4 urtetik gorako haurrei eta helduei zuzendutako ipuin kontaketa saioa egingo dute ostiral honetan Alde Zaharrean, Pilliku plazan. 18:00etan hasiko da, eta doan izango da.

Hezkidetza Mahaiak antolatu du, eta Mireia Delgado ipuin-kontalari durangarra aterako da plazara, Marrubiak basoan saioa eskaintzera.

Antolatzaileen arabera, saio "dinamikoa eta dibertigarria" izango da, baita "hausnarketarako aproposa". Hala, Hezkidetza Mahaiak dei egin die herritarrei hurbildu eta parte hartu dezaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide