Bilbora egunpasa antolatu du Zaharren Babeslekuak ekainaren 10erako

Julene Sorarrain 2025ko mai. 20a, 08:00

Bilboko Guggenheim museoa. (pixabay)

Bizkaiko hiriburura egingo dute txangoa autobusean, eta txartelak maiatzaren 27an jarriko dituzte salgai.

Zaharren Babeslekuak jakinarazi du noiz eta nora egingo duen hurrengo irteera: Bilbora joango dira, ekainaren 10ean, asteartearekin. Autobusa 09:00etan aterako da herritik, eta behin hara iritsita, denbora librea edukiko dute hiria ezagutzeko. 14:30ean elkartuko dira La Parada jatetxean bazkaritarako, eta iluntzean itzuliko dira etxera.

Irteeran parte hartu nahi duenak maiatzaren 27an, asteartearekin, eman beharko du izena 16:30etik 18:00etara Zaharren Babeslekuan bertan, eta 40 euro ordaindu beharko ditu. Autobuseko tokiak zozketa bidez banatuko dituzte, eta bigarren autobusa jarriko dute, baldin eta hogei lagun edo gehiago elkartzen badira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide