Orioko Surf Taldeak hondartza inguruko zaborra bildu du auzolanean

Julene Sorarrain

Orioko Surf Taldea gaur goizean bildutako zaborrarekin. (OST)

Guztira adin ezberdinetako 50 bat lagun elkartu dira Surfrider Foundationekin 25 urtez antolatzen aritu diren urteroko hitzorduan. "Plastiko asko eta askotariko hondakinak" bildu dituzte hondartza inguruko hainbat eremutan. 

Orioko Surf Taldeko kideak, Surfrider Foundationekin elkarlanean, hondartza inguruan bildutako zaborra jasotzen aritu dira auzolanean gaur goizean. Taldekideek azaldu duten bezala, eskoilerako harroketan, harrobi aldean eta dunen inguruan aritu dira, eta "plastiko asko nahiz askotariko hondakinak" bildu dituzte. 

Guztira adin ezberdinetako 50 bat lagun elkartu dira Surfrider Foundationekin 25 urtez antolatzen aritu diren urteroko hitzorduan, eta goizari amaiera biribila emateko, etxetik eramandako tortilla patata jan dute giro ederrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide