Beste urte batez, Danbolin Musika eta Dantza Eskolak DanbolinFest jaialdia antolatu du, herriko musikari eta dantzari txiki eta handiek ikasturte honetan ikasi duten guztia taularatzeko asmoarekin. Eguraldia lagun izan ez duten arren, kalejirarekin hasi dute eguna, herriko kaleak girotzen.
Eguerdi aldera, festa udal pilotalekura mugitu da, eta bertan Aralar Musika Eskolako eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kontzertu bana eskaini dute. Hainbat lagun, guraso eta herritar bertaratu dira gaztetxoen kantak entzutera eta dantza egitera.
Egitarauarekin jarraituz, bingo musikatua egingo dute herri bazkaria amaitu ostean, eta eguna biribiltzeko, karaokea izango da.