Txurrumuski Aisialdi Elkarteak egun osoko irteera antolatu du maiatzaren azken egunerako. Goizean goiz, Bilboko JumpYard ohe elastikoen parkera joango dira, eta arratsaldean, berriz, Donostiako Laser Parkera. Ekintza DBH1 eta DBH4 arteko ikasleei zuzenduta dago, eta parte hartzeko galdetegi hau bete beharko da. Izena emateko epea maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik.
Bestalde, plazak mugatuak izango dira, beraz plaza kopurua baina gazte gehiagok emango balute izena, zozketa bidez erabakiko dira parte-hartzaileak. Zozketa maiatzaren 16an egingo dute, eta baieztapen mezua arratsalde bertan jasoko lukete galdetegian jarritako telefono zenbakiari dagokion WhatsApp mezu baten bitartez.