Musikak bere presentzia izaten du herri guztietako jaien barruan, eta Zumaia ez da salbuespena. San Telmo jaien barruan hainbat musika saio entzuteko aukera izaten da. Txarangak ere kalez kale ibili izan dira jaietako bi asteburuetan.
Orioko herri txaranga ibili zen igande arratsaldean kalejiran. Pello eta Nikolasa erraldoiak lagun zituztela, Zumaiako kaleetan zehar eraman zuten musika, herriko puntu desberdinetan geldialdiak eginez.