Txurrumuskik udako eskaintza zehaztu du

Julene Sorarrain 2025ko api. 30a, 15:47

Txurrumuskiren Udaleku Irekiak.

Aurten, beste urte batez, Udaleku Irekiak antolatu dituzte HH2tik LH6ra bitarteko haurrentzat, eta Gazte Abenturak egitasmoa ere eskainiko du abuztuaren lehen hamabostaldian. Bi zerbitzuetako izen-emateak dagoeneko zabalik daude, eta gurasoek maiatzaren 12ra arte izango dute horretarako aukera.

Uda ate joka ari da, eta Txurrumuski Aisialdi Elkarteak dagoeneko zehaztu du bere udako eskaintza. Aurten, beste urte batez, Udaleku Irekiak antolatu dituzte HH2tik LH6ra bitarteko haurrentzat. Hain zuzen ere, uztailaren 2tik 30era egingo dituzte udalekuak, eta prezioari dagokionez, hauek dira aurtengo tarifak:

  • HH2 mailako ikasleak: 105 euro.
  • HH3tik LH6rako ikasleak: 100 euro.

Gainera, aurten ere 07:30etik 09:00etara bitartean, zaintza zerbitzua eskainiko dute, 20 euro gehiagoren truke.

Beste alde batetik, elkarteak ere martxan jarri du Gazte Abenturak egitasmoa. Abuztuko lehen hamabostaldian –abuztuaren 4tik 14ra– "gazteek gozatzeko abenturak" antolatu dituzte, goizeko 09:00etan hasita. Egitasmoa LH3tik LH6ra bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta antolatzaileen hitzetan, "egunero egunero, gure ekintzak aldatuz joango gara".

Bi zerbitzuetako izen-emateak dagoeneko zabalik daude, eta gurasoek maiatzaren 12ra arte izango dute horretarako aukera, hurrengo galdetegiak betez:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide