Udalbatzak apirileko ezohiko bilkura egingo du bihar

Julene Sorarrain

Martxoko ohiko udalbatzarra. (Oier Arregi)

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo dute, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta Orioko Udalaren kirol-instalazioetako kirol-zerbitzuen eta zerbitzu osagarrien kontratuaren lizitazioari buruz arituko dira, besteak beste.

Udalbatzak ezohiko bilkura egingo du bihar, udaletxean, 19:30ean hasita. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

  1. Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Udalaren kirol-instalazioetako kirol-zerbitzuen eta zerbitzu osagarrien kontratuaren lizitazioa.
  2. Onartzea, egoki bada, herriko jaieguna 2026. urterako
  3. Eskariak eta galderak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide