Orioko Futbol Taldeak doako autobusa jarriko du denboraldi amaiera ikustera joateko

Julene Sorarrain 2025ko api. 24a, 13:00

Orioko Futbol Taldea. (Onintza Lete Arrieta)

Maiatzaren 10ean eta 11n jokatuko dituzte denboraldiko azken partiduak etxetik kanpo, eta zuzendaritzatik doako autobus zerbitzua jarriko dute herritarrentzat eta jarraitzaileentzat. Izena emateko azken eguna maiatzaren 2a izango da. 

Aurtengo denboraldia amaitzear da Oriko Futbol Taldeko bi talde nagusientzat, izan ere, maiatzaren 10eko eta 11ko asteburuan etxetik kanpo jokatuko dituzte azken partiduak, Martutene eta Roteta taldeen aurka. 

Hori horrela, Mendibeltzen indarra taldearekin eraman nahian, zuzendaritzatik doako autobusak antolatu dituzte herritarrentzat eta jarraitzaileentzat, "taldeari bultzada emateko".

Izen-ematea Mendibeltz futbol zelaian eta Kutixi kafetegian egin daiteke, baita honako galdetegi hau betez. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek jakinarazi dute oraindik ez dakitela partiduen ordutegi zehatza zein izango den, eta aurrerago zehaztuko dituzte xehetasun guztiak. "Zuzendaritzak bere esku dagoen guztia egingo du bi partidak jarraian izan daitezen. Hala ere, partida bakoitzera autobusa bermatuta egongo da". Partiden ordutegia jakin bezain laister, maiatzaren 5ean mezu bat bidaliko zaie izena eman dutenei beren bertaratzea ziurtatzeko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide