Gaur arratsalderako deitu du udalak sanpedroak antolatzeko hirugarren bilera

Onintza Lete Arrieta

San Pedro batzuetako irudia.

Orioko Udalak herritarrei dei egin die festa batzordean parte hartzera eta gaurko bilerara gerturatzera.

Festa batzordeak gaur 19:00etan egingo du San Pedro jaiak antolatzeko hirugarren bilera irekia. Kultur Etxean elkartuko dira.

Udalak, bere aldetik, herritarrei eta herriko eragileei dei egin die batzordean parte hartzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide