Errioxara egunpasa antolatu du Zaharren Babeslekuak maiatzaren 13rako

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 7a, 12:56

Santo Domingo de la Calzadako katedrala, gauez. (Errioxako Eliza)

Santo Domingo de la Calzada herrira egingo dute txangoa autobusean, eta txartelak apirilaren 29an jarriko dituzte salgai. 

Zaharren Babeslekuak jakinarazi du noiz eta nora egingo duen hurrengo irteera: Santo Domingo de la Calzadara (Espainia) joango dira, Errioxara, maiatzaren 13an, asteartearekin.

Autobusa 09:00etan aterako da herritik, eta han denbora librea edukiko dute herria ezagutzeko. 14:00etan elkartuko dira Ferreteria jatetxean bazkaritarako, eta iluntzean etxeratuko dira.

Txangoan parte hartu nahi duenak apirilaren 29an, asteartearekin, eman beharko du izena 16:30etik 18:00etara Zaharren Babeslekuan bertan, eta 40 euro ordaindu beharko ditu. Autobuseko tokiak zozketa bidez banatuko dituzte, eta bigarren autobusa jarriko dute, baldin eta hogei lagun edo gehiago elkartzen badira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide