Nekazaritzako ibilgailuen ikuskapenak egiteko aukera izango da Aian eta Orion

Julene Frantzesena

Traktore bat.

Bihartik aurrera hainbat hitzordu jarri dituzte ikuskapenak egiteko, baina Aian eta Orion maiatzaren 7an eta 12an izango dira.

Bihar, astelehenarekin, hasiko dira nekazaritzako ibilgailuen ikuskapen teknikoak (IAT) egiten Urola Kostan. Azterketa guneetako teknikariak eta unitate mugikorra izango dira hitzordu horietan, hain zuzen ere, traktoreei, atoiei eta antzerako ibilgailuei azterketa egiten. Orion, maiatzaren 12an izango da arraunketa elkartearen atarian, 09:00etan hasita. Aian, berriz, bi hitzordu zehaztu dituzte: bata, maiatzaren 7an, asteazkenarekin, 09:00etan, Elkano auzoko plazan: eta bigarrena, maiatzaren 12, asteartearekin, 09:00etan, Eroski Eremuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide