Cima Aramburu SL enpresak atzo hasi zituen baranda berria jartzeko lanak, Antilla hondartzara jasiteko eskaileren parean.
Baranda berriaren bitartez, herritarren segurtasuna bermatu nahi izan dute, hondartzara jaistea errazteko. Gainera, baranda ez ezik, sareak ere jarriko dituzte posteen artean, haurrak tarteetatik lurrera erori ez daitezen.
Enpresako langileek jakinarazi dutenez, gaur amaituko dituzte obrak, baina bitartean pasalekua zabalik egongo da herritar guztientzat.
Argazkiak: Onintza Lete Arrieta.