'Baldinbaitere', aste honetako hitza

Julene Sorarrain 2025ko mar. 13a, 10:00

Haur bat leihotik begira. (pixabay)

Orioko Udala astero herriko hitz edo esamolde bat ari da herritarrekin partekatzen, horiei esanahia eta erabilera azalduz.

Baldinbaitere hitza hautatu du aste honetan Orioko Udalak Aritz Pardinak herriko hitz eta esamoldeez egindako bilketatik. Astean behin herriko hitz edo esamolde bat zabaltzea da asmoa, eta aurreko asteetan, esaterako, zikin-estalia, txikitan jaioa, potoko esnea eta elorrio esamoldeak partekatu izan ditu.

Baldinbaitere hitza itxaropena edo derrigortasuna adierazteko interjekzioa da. Erabilerari dagokionez, modu honetara esaten da: Baldinbaitere etorriko ahal da! (Espero dut etortzea) edota Ikasi duzun pilarekin gaindituko duzu, bai, baldinbaitere! (Besterik ez dugu behar).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide