Efimeroaren edertasunari begira amesten dut maiz. Ilargia beti izan da berezitasun horren gordailu. Denbora eta egutegiaren ordenagailu naturala.
Pertsona baten bizi zikloan ilargia da elementala. Bere distirak ukitzen du baten alderdi sentimentala.
Gau beltzetako ilargi beteak betetzen nau. Gaitzak eklipsatzen ditu eta izaki mitologikoak adoratu.
Plazer hutsa da belardian patxadaz etzan eta ilargia eskuekin ukitzen dela sinistea edo hegazkinak ilargia lapurtu nahi duela imajinatzea. Umetan ilargira eskailera luze baten laguntzaz iristea posible zela sinistu nuen.
Ilargi amandrea da amets guztien jakitun bakarra. Sekretu eta eternitatearen utopiak deszifratzen dituen misterio argitu gabea.
Testua: Ainhoa Usandizaga.