Bihar goizean Endaia plazako sarbidea trafikoari itxita egongo da

Julene Sorarrain 2025ko mar. 11a, 08:00

Endaia kalea.

Gipuzkoako Ur Kontsorzioak bi esku hartze egingo ditu bihar herrian. Lanak egin bitartean, ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidetik sartu beharko dute herrira. Herrigunetik irteteko, aldiz, Ibai Ondo kalea zabalik egongo da 2,40 metrotik beherako ibilgailuentzat.

Orioko Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Ur Kontsorzioak bi esku hartze egingo ditu bihar herrigunean. Alde batetik, soinua egiten duen arketaren tapa aldatuko dute Endaia plazatik Ibai Ondo kalerako bidegurutzean. Bestetik, euri uren sarea garbitu eta aztertuko dute Eusko Gudarien kalean, Xixario jatetxearen parean.

Lanak egiteko, ordea, herriko sarbidea trafikoari itxita egongo da Endaia plaza parean, 09:00etatik 13:00ak arte. Bitartean ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute herrira sartzeko.

Herrigunetik irteteko, aldiz, Ibai Ondo kalea zabalik egongo da 2,40 metrotik beherako ibilgailuentzat; bestelako ibilgailuek Txanka-Hondartza bidea erabili beharko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide