Baxurako arrantzaleek gaur hasi dute antxoaren kanpaina, eta joan den astean Emeterio Urresti Getariako Kofradiako presidenteak aurreikusi bezala, aurreneko antxoa bihar bertan izango da merkatuetan. Urrestik azaldu zuen antxoa kostaldetik gertu zegoela, eta esan eta izan: gaur 14:15ean iritsi da Getariako portura aurreneko arrantzontzia, Kantauri izenekoa, antxoarekin. Joseba Arregi patroiak lehen egunaren balorazioa egin dio Guka Telebistari.