Eguraldiak baldintzatuta aritu ziren atzo bateletan Gipuzkoako ligako zazpigarren jardunaldian. Orion bertan izan zen hitzordua, errioan, 10:30ean hasita, eta Orio Arraunketa Elkarteak hamabi batel uretaratu zituen: absolutu mutilak, eta gainerakoetan neska eta mutilen taldeak, bai jubeniletan, bai promesetan eta bai infantiletan.
Etxekoak nagusitu ziren absolutu mutiletan, San Juan, San Pedro, Hibaika, Kaiarriba eta Zumaiari gailenduta. Gainerako emaitzak honakoak izan ziren: infantil neskek seigarren eta hamabosgarren egin zuten; infantil mutilek hirugarren eta zazpigarren; promesa neskek hamargarren; promesa mutilek bigarren, hamargarren eta hamaikagarren; jubenil neskek bederatzigarren; eta jubenil mutilek, hirugarren eta zortzigarren.
Gaur, berriz, aulki mugikorrean ariko dira oriotarrak Legution (Araba), hantxe jokatuko baita ligako hirugarren estropada, goiz partean.