Batel ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko dute bihar OAEko arraunlariek

Julene Sorarrain 2025ko mar. 7a, 11:30

2025eko Gipuzkoako batel liga, Orion. (Joxeju Olasagasti)

10:30etik aurrera jokatuko dituzte estropadak, Oria ibaian. Bertan parte hartuko dute infantil, promesa, jubenil eta absolutu mailako kirolariek.

Orio Arraunketa Elkarteko batelek Gipuzkoako batel ligako zazpigarren jardunaldia izango dute bihar Oria ibaian.

10:30ean hasita jokatuko dute, arraun elkarteko infantil, promesa, jubenil eta absolutu mailako kirolariek. Orioko batel guztiak, ordea, Ligako puntuaketatik kanpo daude. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide