Orioko Udalak gaur jakinarazi duenez, herrian erroldatutako ibilgailuek aste honetan jasoko dute etxean Aparkatzeko Udal Txartela, baldin eta zirkulazio-zerga helbideratuta badute. Denboraldi ertaina martxoaren 15ean hasiko da, eta ordurako ezinbestekoa izango da txartel berria autoan itsatsita eramatea.
Zirkulazio-zerga helbideratuta ez dutenek, aldiz, udaletxean jaso ahalko dute txartela gaurtik aurrera, behin zirkulazio-zerga ordainduta. Aparkatzeko Udal Txartelak ibilgailuaren matrikula dauka eta, beraz, ezingo da eskualdatu. Bestalde, udalak aditzera eman du txartelak urtebeteko indarraldia izango duela.