Lisabo talde irundarra bira amaierako kontzertuak ematen dabil azken asteetan, eta Orion egin du geldialdi horietako bat –hiriburua ez den bakarra–. Larunbat gauean Etxeluze gaztetxean izan ziren zuzenekoa eskaintzen, eta aretoa goraino bete zuten. Inoren Ero Ni taldeak jo zuen aurrena, eta entzuleek gozatua hartu zuten biekin.
Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte izeneko bira martxoaren 14an amaituko du Lisabok Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, eta Orioko kontzertuaz gain, beste hiru tokitan jo dute: otsailaren 6an Valentzian jo zuten, hurrengo egunean Bartzelonan, eta otsailaren 8an, Madrilen.
(Argazkiak: Izotz Barrio)